Sorotan Babies taldeak kontzertua eskainiko du Beran apirilaren 22an

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 20a, 11:12
Sorotan Babies taldeak joko du larunbat arratsean Katakun.

Larunbatean 23:00etan ‘Eskema’ diska aurkeztuko du Katakun

Askapenaren hitzaldia, pegatinen erakusketa eta Kaskezur eta Candidato Manchu taldeen kontzertuaren ondotik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Katakun. Apirilaren 22an, larunbatean 23:00etan Sorotan Babies taldeak kontzertua eskainiko du, Eskema diska berria aurkeztuz.

 

Zimiko Punk maiatzaren 6an

Aitzinera begira, maiatzaren 6an Zimiko Punk jaialdia eginen dute bertze urte batez Katakun. Bazkariaren ondotik, 16:00etatik aitzinera El exterminio de la raza del mono, Baserriko olaskuek labien, Ostion, Txorroskilo, Yakovlev42, korkones, Holy nuns eta T.A.D. taldeek joko dute.

Maiatzaren 11n, ortzegunean Dantzara Plazara baztango taldearen eskutik hitzaldia antolatu du Goldatz Berako Emakume Talde Feministak.

Maiatzaren 12an, ortziralean kontzertua eskainiko dute Occhi di farfalla eta Doble capa taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun