Urteko batzarra deitu du Berako GureTxokoa elkarteak apirilaren 22rako

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 20a, 07:41

Iamoteneako egoitzan, larunbatean 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean

Urteroko moduan Berako Gure Txokoa elkarteak bere bazkideei deialdia zabaltzen die apirilaren 22an Iamoteneako egoitzan eginen den Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzeko. Lehenbiziko deialdia larunbatean 19:30ean izanen da, eta 20:00etan, bigarrena.

Gai ordenari dagokionez, hasteko, 2016ko apirilaren 9ko Batzar Orokorreko akta irakurriko da, eta bazkideek onartuko dute, ontzat jotzen badute. Ondotik, sail ezberdinetako arduradunekin batera, 2016ko ekintzen inguruan solastuko da, 2016ko kontuen balantzea aztertuko da, eta 2017rako aurreikusiak dauden ekintzak aipatuko dira, bertzeak bertze. Azkenik, galde-eskeen txanda izanen da batzarrari bukaera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun