Hainbat urtez landu den proiektua izan da hau eta badirudi azkenean gauzatuko dela. Proiektuak %90eko dirulaguntza izanen du eta gainerako %10 Bera eta Lesakako udalen artean ordainduko dute.
Mariezkurrena eraikuntza enpresak eginen ditu maiatzetik aitzinera eta bortz hilabetez bukatuko dira lanak
Bera eta Lesakako ur hornidura arazoak moldatzeko proiektua esleitu du Berako Udalak. Mariezkurrena eraikuntzak izan da eskeintzarik onena egin duena eta lanak maiatzean hasiko direla aurre ikusten da. Bortz hilabetez luzatuko dira obrak eta udazkeneko instalazioa martxan egotea espero da.
Hainbat urtez landu den proiektua izan da hau eta badirudi azkenean gauzatuko dela. Proiektuak %90eko dirulaguntza izanen du eta gainerako %10 Bera eta Lesakako udalen artean ordainduko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.