Elkartasunezko Fitness Eguna antolatu du Urdi Berak apirilaren 22an

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 19a, 08:58

Borzirietako Guztiok elkartearen alde kirol egiteko modua izanen da larunbatean

Urdi Berak antolatua Bortzirietako Guztiok elkartearen aldeko Elkartasun Fitness Eguna eginen da apirilaren 22an, larunbatean Berako Toki Ona kiroldegian. 

Larunbat goizeko 10:15ean eginen duten aurkezpena eta ongi etorriaren ondotik, 10:30etik 12:30era Ciclothon, 11:00etatik 12:00etara martxa nordikoa eta entrenamendua suspentsioan, 10:30etik 13:00etara hip hop-jazzfunk tailerra 12 urtetik goitikoentzat, zumba, aerostep edo cross training egiteko aukera izanen da, baitaPower lifting konpetizioa ere.

Apirilaren 19ra bitarte eman daiteke izena Toki Ona kiroldegian (948 630215 telefonoan edo bera@urdisl.com). Abonatu eta aktibitateetako partaideentzat doan izanen da. Gainerakoentzako 4 euro ciclothon eta 3 euro gainerako aktibitateak. Sarrera bakoitzeko 2 euro Guztiok elkartearentzat izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun