Pastoraleko lanak banatzeko boluntarioak behar dituzte Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 18a, 12:34

Karmen Etxalarkoa Pastoralaren aurkezpena.

Kultur Etxe sarrerako kortxoan eman daiteke izena

Karmen Etxalarkoa Pastoralaren entsegu eta prestaketekin aitzinera doaz etxalartarrak, eta lanak banatzeko beharra ikusten da. Honen aitzinean lan taldeak banatu dira denen artean lanak errazago egiteko asmoarekin. 

 

Hauek dira momentuz aurreikusi diren lantaldeak: Entsaio lekuen prestaketa, entsaio eguneko bazkari-berenduen antolaketa, finantzazio taldea, arropak eta makilajea, komunikazioa, eszenatokia, inprenta lanak, ostatua pastoral egunean, aparkatzeko lekuen antolaketa, sarreren salmenta, publikoaren antolaketa… Herritarrei dei egiten zaie lan hauetakoren batean laguntza ematera animatzeko. Kultur etxe sarrerako kortxora joan eta bakoitzak bere izena, nahi duen lan taldean idaztea da egin beharrekoa. Gero aitzinerago lan taldeak elkarrekin bildu eta bilerak eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun