erran.eus

Lanzarotera bidaia zozketatuko du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak hamargarren urteurrenean

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Apirilaren 3tik 30era egiten diren erosketen truke emanen diren zortzi zigilurekin bete beharko dituzte bezeroen txartelak

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak hamar urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko Lanzarotera bidaia antolatuko du, gastu guztiak ordainduta. Honela, apirilaren 3tik 30era Merkatarien Elkarteko bazkide diren saltokietan txarteltxo bereziak eskuratuko dituzte, zigiluekin betetzeko. Zozketan parte hartzeko zortzi zigilu beharko dira. 5 euroko erosketa edo zerbitzu bakoitzeko zigilu bat emanen da eta txartel bakoitzean establezimendu bereko zigilu bat errepikatu ahal izanen da. 

Zozketa maiatzaren 2an eginen da, 13:30ean Udal Turismo Bulegoan. Zerbitzuen Elkarteak Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izan du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa