Artista liburu tailerra eginen dute apirilaren 7an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 5a, 08:39
Ur gaineko tinten transferentziarekin jolastuko dute ortzrale arratsaldean Berako liburutegian.

Ortziralean 18:00etan hasita Eluska Kortajarenaren eskutik

Liburuaren Eguna ospatzen hasteko, apirilaren 7an, ortziralean 18:00etan Tinta eta hariarekin jostetan artista liburu tailerra eskainiko du Eluska Kortajarenak Berako herri liburutegian, 7 eta 12 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Gehienez 15 parte hartzaile onartuko dituzte.

 

Paper zein bertze materialen gainean ur gaineko tinten transferentziarekin jolastuko dute. Kuaderno bakarreko artista liburua ere eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun