Tantirudantza jaialdia apirilaren 2an ospatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 30a, 11:28
Herriko dantzariek Zubigainekoa dantzatuko dute eguerdi partean.

Herriko dantzari ttikiekin batera, Bera, Zumaia, Getaria eta Lezokoak ere ariko dira dantzan

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdia eginen dute apirilaren 2an. Herriko dantzari ttikiekin batera, Berako Gure Txokoa, Zumaiako Txori Txiki, Getariko Gure Txeru eta Lezoko Murixka taldetakoak izanen dira. 

 

Igandean, 10:00etan taldeei ongietorria egin ondotik, karrikaz karrika ibiliko dira. 11:45ean Zubigainekoa eskainiko dute herritarrek eta gero, plazan eginen dute jaialdia denak batera. Ohikoa denez, kanpoko dantzari ttikiak herrikoen familiekin bazkalduko dute. Bazkalondoan, 17:30ean Kiki eta Koko pailazoak izanen dira plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun