Igantziko Euskara Batzordearen kezkak hor segitzen du: azken urteetan herrian, plazan, parkean, ostatuan, dendan... gero eta gutxiago aditzen dela euskara. Kezka hori euskara batzordeko zirkulutik atera eta gainerako herritarrekin konpartitu nahi dute eta gaiari buruz solastu. Ez da larunbat honetan izanen, baina aitzinerago eginen dute.