Menopausia hilekoaren amaiera iraunkorra bezala definitzen da eta korrelazio fisiologiko eta psikologikoak ditu. Emakumearen heldutasunaren etapan gertatzen da, hau da klimaterioan. Osasun zentrotik gai hau lantzeko saio bat sortu dugu, emakumeei zuzenduta. Landuko diren gaiak hauek dira:
- Ohiko sintomak
- Nola aurre egin menopausiaren arazoei
- Nutrizioa eta ariketa fisikoa
-Ongizatea,autokonfiantza eta asertibitatea.
- Autozainketa orokorrak.
- Sexualitatea aro honetan
Saio gehiago egiteko asmoa dute Osasun Zentroko langileek. Oharrean aipatu dutenez, «ordutegia edo egunak gaizki badatorkizkizu eta interesatua bazaude, eman zure izena zure osasun zentroan».