erran.eus

62 lagunek parte hartu zuten martxoaren 11n Lesakan egindako Mintza Txotx! saioan

  Gizartea  Bortziriak  Lesaka

Solaslagunek, Mintzalagunek eta Mintzakideek Linddurenbordako sagardotegian bat egin zuten

Jada laugarren ikasturtea dute Nafarroako solaslagun, mintzalagun eta mintzakideek Lesakarat joaten direla, Linddurrenborda sagardotegian egiten den topaketara. Normalean, Iruñerritik, Lizarra aldetik eta eskualdetik animatu ohi dira, baina aurtengoan gonbitea Gipuzkoaldeko kideei luzatu diete eta haiek onartu! Honela bada, aurtengoan Hondarribikoak eta Irungoak ere nafarrekin batera aritu dira Mintza Txotx! Egunean. 

62 lagunek parte hartu zuten martxoaren 11n Lesakan egindako Mintza Txotx! saioan
Giro ederrean bildu ziren hango eta hemengo solaslagunak Lesakan. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Bazkarian arras giro onean ibili ziren; solasean, elean, mintzoan, hitz egiten… bakoitza berean… Kantatzera ere ausartu ziren poeta batzuk eta ongi moldatu gainera. Ondotik herrirat jautsi eta giro onari eutsi zioten Lesakan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa