Bertako egurra erabiltzen hasi dira Berako biomasa galdaretan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 16a, 10:18
Enborrak ezpal bihurtu dituzte galdara gela ondoan.

Lehenego proba egiteko urte batez 100 Tona inguru pago egur idortzen utzi dituzte mendian 

2014 urteaz geroztik bero sarea martxan dago Beran, Toki Ona institutua, kiroldegia, Mukixu haur eskola, Rikardo Baroja eskola eta Altzateko Labiaga ikastolara ur beroa eramanez. Eraikin hauek berotzeko galdara gela kiroldegi atzeko aldean kokatua dago eta urtean 150 tonelada egur ezpal erretzen dira. Orain arte ezpala instalazioaren mantenimentua egiten duen enpresak ekarri izan du, orain berriz Berako Udalak ezpala bertako egurrakin egiteko saioa egin du eta galdarak bertako egurraren ezpalarekin hornitzen hasi da.

 

Lehenengo proba hau egiteko 100 Tona inguru pago egur urte batez idortzen utzi dira mendian. Behin hezetasun puntu egokia hartu dutenean %30an azpitik, galdara gelan ondora ekarri dira eta bertan enborrak ezpal bihurtu dira. Ezpalak %28ko hezetasun maila eman du, galdaretan erretzeko nahikoa.

Proba honekin bertze pauso bat eman du Berako Udalak energia berriztagarrien erabileran eta baita bertako ekonomia bultzatzen.

Berotzeko sistema hau jarri zenetik Berako Udalak urtero 15.000 euro inguru aurrezten ditu eta «orain bertako egurra erabiliz oraindik merkeago aterako zaigu eraikin hauek berotzea». Lehenago gasarekin eta gehien bat gasoilarekin berotzen ziren eraikin hauek gaur egun bertako egurrak ematen duen energiarekin berotzen dituzte: energia berriztagarria, bertakoa eta merkeagoa gainera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun