Azken saskigilea dokumentala Laburbira Zikloan ikusgai egonen da

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 15a, 12:03

Martxoaren 3an hasi eta apirilaren 7an bukatuko da aurtengo Laburbira, Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitua. Laburbiraren helburu nagusiak euskarazko film laburrak eta haien egileak ezagutaraztea da, ikusleek hauek ezagutu eta beraiekin gozatzeko aukera emanez.

Guztira 32 herri eta hiritan egongo dira ikusgai lanak (ikusi non eta noiz): Azpeitia, Sondika, Paris, New York City, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Hernani, Ermua, Arespalditza, Lazkao, Basauri, Arrasate, Soraluze, Zumaia, Sestao, Areatza, València, Araia-Asparrena, Usurbil, Bergara, Ordizia, Biasteri, Azkoitia, Mutriku, Arbizu, Elgoibar, London, Agurain eta Igorre. Eta eskualdera iritsiko ez bada ere, eskualdeak izanen du presentzia bertan, Katubik Beran ekoiztutako Azken saskia dokumental laburra aukeratu dutelako.

Azken saskia

Azken saskia dokumentalean, Jesus Mari Seinen historia kontatzen da. Jesus Mari Sein Igantziko azken saskigilea izateaz gain, gaztainarekin saskiak lehengo eran egiten dituen azken nafarra da. Ikus-entzunezko honetan bere ofizioa eta bizitzaren errepaso bat egiten da, eta bere azken saskia egiten ikusten da, ogibide honen desagerpenaren arrazoien inguruko hausnarketa bultzatuz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun