Azalen neurria A4 (210x297 mmkoa) izanen da osotara eta kartelena A2 (420x594 mmkoa). Derrigorrez, ‘Lesaka 2017ko Sanferminak’ agertu beharko dute.
Kartel nahiz azal lehiaketen irabazleek 250 euroko saria eramanen dute. Kartela argitaratu eginen da eta azaleko lehen saria programaren aitzineko azalean joanen da.
Bertze aldetik, gibeleko azala aukeratzeko, Lesakako ikastetxetan ikasten ari diren 6 urtetik 12ra bitarteko haurrei zuzendutako portada lehiaketa ere deitu du Udalak. 210x297 mmko neurria izan beharko dute lanek osotara eta hemen ere Lesaka 2017ko Sanferminak jarri beharko du nahitaez. Hauen lanak ere apirilaren 7rako aurkeztu beharko dira udal bulegoetan. Irabazlearendako saria, Lesakako dendetan eskolako materiala erosteko 100 euroko balioa duen taloia izanen da, eta irudia programaren gibeleko azalean argitaratua ikustea, noski.
Erakusketa eta bozketa apirilaren 13tik 23ra
Aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat osatuko da Kultura eta Turismo Bulegoan (Beheko Plaza, 5) apirilaren 13tik 23ra (biak barne). Azken urteetako ohiturari eutsiz, herri bozketak erabakiko du lehiaketa. Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, bozka emateko aukera izanen dute Lesakan jaioak edo bertan erroldatuak direnak. Honetaz gain, udalaren webgunearen bidez ere bozkatzeko aukera izanen da.