Beti Gazte azpitxapeldun izan da Euskadiko 600 kiloko sokatira txapelketan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 6a, 15:13

Euskadiko 600 kiloko txapelketako podiumean, lesakarrak, Ibarra eta Sokarri. Argazkia: Xagu-Lesaka

Martxoaren 4an Lesakan jokatutako finalean Gipuzkoako Ibarra nagusitu zen

Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketako 600 kiloz beheitiko kategoriako finala jokatu zen martxoaren 4an Lesakako udal pilotalekuan. Beti Gazte taldea ligaxkan puntu gehien pilatuta sartu zen finalean, baina azkenean bigarren izan zen, Gipuzkoako Ibarraren gibeletik. Bizkaiako Sokarri taldeak osatu zuen podiuma.

 

Laugarren postua Bizkaiko Gaztedik ezkuratu zuen, bosgarrena Lapurdiko Ñapurrak taldeak eta seigarrena Bizkaiko Murueta A taldeak.

Emakumezkoen seinakako txapelketan, 375 kiloko kategorian bigarren jardunaldia jokatu zen. Lehen saioan bezala, Gaztedi nagusitu zen, Ibarra, Txantrea eta Goiherriren aitzinetik. Berriozar taldea kanporatua izan zen.

 

560 kilokoa martxoaren 11n

Euskadiko txapelketak martxoaren 11n Laukizko pilotalekuan izanen du segida, larunbatean 17:00etatik aitzinera. Gizasemeen 560 kiloko txapelketa jokatuko dute, jardunaldi bakarrean. Sei taldek dute baieztatua partaidetza: Lesakako Beti Gazte, Berriozar eta Txantrea Nafarroatik eta Gaztedi, Murueta eta Sokarri Bizkaiatik. Hemen bukatuko da Beti Gazteren parte hartzea Euskadiko txapelketan, txapelketa mistorako ez baitu talderik aurkeztuko.

Emakumezkoen 375 kiloz beheitiko azken jardunaldia ere jokatuko dute Laukizen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun