erran.eus

Berako Mendi Maratoi Erdian izen emateko epea martxoaren 6an irekiko du Manttalek

  Kirola  Bortziriak  Bera

Taldeko bi kide Espainiako txapelketan parte hartzeko hautatu dituzte

Berako Mendi Maratoi Erdian parte-hartzeko izen-emateko epea martxoaren 6an, astelehenean 15:00etan irekiko da eta 31n itxiko da, edota lehenago eskuragarri jar­tzen diren 525 dortsalak agortzen badira. www.kirolprobak.com webgunearen bitartez egingo dira izen-emateak. 

Berako Mendi Maratoi Erdian izen emateko epea martxoaren 6an irekiko du Manttalek
525 dortsal banatuko dituzte aurten ere Berako Mendi Maratoi Erdian. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Behin izena emanda, parte hartzaileak apirilaren 5a arte dauka gibelera egiteko eta dirua itzuliko zaio. Lasterketan parte hartzen duen orok korrikalariaren bol­tsa eskuratuko du eta gainera eskubidea izanen du oparien zozketan eta lasterketa ondoren egiten den lunch-ean parte hartzeko.

Mendi Maratoi Erdia apirilaren 9an eginen da eta berriro ere Nafarroako Txapelketarako lehen proba puntuagarria izanen da. Ondoren Arantza (apirilaren 23an), Monrealeko Extreme Higa (maiatzaren 7an, 21 kilometro), Atarrabiako Hiru Mendi (maiatzaren 20an, 21kilometro), Isabako Camille Extreme (ekainaren  4an, 31 kilometro), Etxarri Aranatzeko Mendira Joan Etorria (urriaren 1ean, 10 kilometro) eta Agoizko lasterketa (urriak 8, 23.5 kilome­tro) izanen dira hurrenez hurren.

 

Santamaria eta Apezetxea, hautatuak

Manttaleko bi lasterkari hautatuak izan dira Espainiako Txapelketan Nafarroako selekzioarekin parte hartzeko. Asier Apezetxeak kilometro bertikalean parte hartuko du Arredondon (Kantabria) maia­tzaren 21ean 2.7 kilometro eta 1.101 metroko desnibela daukan lasterketan.

Santamariak, ekainaren 25ean, Zumaiako Flysch Trailean ospatuko den Espainiako Txapelketan parte hartuko du 42 kilometro eta 2.300 metroko desnibela daukan ibilbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa