Urtarrilaren 7an eman zitzaion hasiera Araitz Betelu lasterketarekin eta urteko azken egunean, Lesaka, Hondarribia eta Doneztebeko San Silvestreekin eman zitzaion amaiera. 51 lasterketa mendian izan ziren eta gainontzeko 34ak errepidean.
Unai Santamariak Nafarroa Extremen irabazi zuen, 67 kilometro dituen eta helmuga Zubirin daukan ultratrailaren bere lehengo edizioan. Gwendal Larqué-k ere garaipena lortu zuen, Ustaritzeko Arrauntz Lasterketan, eta Asier Apezetxeak bigarren postuak lortu zituen Zestoako Kobaz Koban, Oleta-Yasola-Oletan eta Kintoa Kurrin. Gainera Anjeltxo Aranibar hirugarren izan zen Urdazubiko Kontrabandisten lasterketan eta Jone Zelaieta Bidarraiko Mendi Erdi Maratoian eta Kintoa Kurrin. Azu Carro bigarren izan zen Ezkarozeko Udazkeneko krossean eta Ane Elzaurdiak garaipena lortu zuen Zestoako Krossean.
Monrealeko Extreme Higan ospatu zen Nafarroako taldekako txapelketan Manttale laugarren izan zen.
Maddi Sotil bigarren Nafarroako Txapelketako sailkapen orokorrean
Nafarroako VIII Mendi Lasterketa Txapelketan Manttaleko Maddi Sotilek, bigarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean 456 punturekin Jurramendi Trail, Triku Trail eta Lakuntza Aralarreko lasterketetan lortuako emaitza onei esker. Maider Frailek lortu zuen lehen postua 560 punturekin.
Bestale Txus Unsion, seigarren izan zen beteranoen sailkpen orokorrean 512 punturekin eta bertan irabazlea Mikel Guerra izan zen 690 punturekin.
Manttaleko 30 bat korrikalarik mendi lasterketetan parte hartu zuten hala nola, Zegama-Aizkorri, bai maratoiean eta bai kilometro bertikalean, ultratrail Transgrancanaria, Lezo-Jaizkibel, Senpereko Trail. Donostia-Hondarribia Talaia Bidea, Larraul-Ernio-Larraul, Berako Mendi Maratoi Erdia, Laruneko kilometro bertikala, Arantzako Mendi Lasterketa, Trail Mallos de Riglos, Euskal Herria Mendi Erronka, Camille Extrem, Ezpeletako gau lasterketa, Trail Fonts del Montseny, Bidarraiko Lasterketa, Azkain-Larun-Azkaine , Nafarroa Extrem, Sara Korrika, Skyruhne, Gorbeia Suzien eta Orreaga-Zubirin.
Errepideko lasterketetan aipatzekoak dira Behobia San Sebastia, Martin Fiz Maratoia, Donostiako Erdi Maratoia, Donibane Lohitzune-Hondarribia, Gasteizko Erdi Maratoia, Azkoitia-Azpeitia, Lizuniaga, San Martzial eta Guadalupeko igoerak, Doneztebeko krosa, Iruñako 10 kilometroak, Iruneko gau lasterketa edota Txingudi Korrika.