Matrikularen prezioa 35 eurokoa izanen da (haur bakoitzeko, helduek ez dute ordaintzen) eta plaza mugatuak dira. Hain zuzen, ordu bateko lau saio eginen dira Musika Eskolan martxoaren 17, 24 eta 31n eta apirilaren 7an, arratsaldez. 2014, 2015 eta 2016 urteko (urtarriletik irailera sortutako haurrek) heldu batekin eta 2013 urteko haurrek (heldurik gabe) izanen dituzte saioak. Matrikularen arabera antolatuko dira taldeak eta ondotik jakinaraziko dira egokitutako ordutegiak. Aralar Udal Musika Eskolako Unai Artola izanen da ikastaro-emailea.
Izen emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da (astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara).
Musikaren, jokoaren eta esperimentazioaren bidez gorputza eta ahotsaren jabetza landuko dute, baita gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio afektiboa ere. Tailerren ikuspen globala hagitz zabala da, bertan ikasleen kapazitate espresiboak, musikalak, intelektualak eta motrizeak garatuko dituzte eta kantuen errepertorio egokia ere landuko dute.