Bertiz Abentura Park berrituak apirilaren 9an zabalduko ditu ateak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 5a, 08:43

Zuhaitzen gainetik 60 joku ezberdin egin daitezke abentura parke berrituan.

BKZ-Nafarroa Abenturak sei tirolina eta zuhaitzen gainetik 60 joku egiteko aukera eskaintzen du

Apirilaren 9an Bertiz Abentura Park berritua ikusi eta gozatzeko aukera izanen da BKZ-Nafarroa Abenturak Narbarten duen instalazioetan. Parkea erabat berrituta dago, eta bertan 6 tirolina eta zuhaitzen gainetik 60 joku desberdin egiteko aukera paregabea jarri dute, kilometro bat luze duen zirkuitoan. 

 

Europako araudira egokitutako parkea izanen da eta berrikuntzetan aipatzeko da bertan ezarri duten segurtasun sistema Europan dagoen hoberena dela, eta Euskal Herrian lehen aldiz ezarri dena. Hau da, "Linea de Vida Continua" deritzon sistema. Jardueran parte hartzen duen pertsona hasmentatik bukatu arte seguritate kablean beti lotuta dagoela ziurtatzen du sistema honek. 3 urtetik goitiko edonork posible du zirkuitu hau egitea, horregatik adin guztieri  begira hainbat zirkuitu diseinatu dira.

Parkea 10:30etik 14:00etara eta  15:00etatik 18:30era irekita egonen da. Hobe da erreserba egitea tokia aseguratuta nahi bada izan. Erreserbak astelehenetik ortzilarera egin daitezke 646755760 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun