Restaurantes del Reyno elkartean sartu da Legasako Arotxa jatetxea

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 23a, 14:53

Legasako Arotxa jatetxean egin dute jardunaldien aurkezpena. Argazkia: Alicia del Castillo

Martxoaren 22an aurkeztu zituzten bertan Nafarroako Ardo Gorriaren eta Barazkien IX. Jardunaldiak

Legasako Arotxa jatetxea Restaurantes del Reyno elkartean sartu berri dela baliatuz, martxoaren 22an bertan egin zuten Nafarroako Ardo Gorriaren eta Barazkien IX. Jardunaldien aurkezpena. Martxoaren 27tik apirilaren 30era barazki ezberdinak oinarri dituzten menuak eskainiko dituzte jatetxe hauetan, ardo gorri nafarraz bustiak.

 

Jardunaldien aurkezpenean, Restaurantes del Reyno elkarteko presidente den Iñaki Idoatek Arotxa jatetxearen ibilbidea goraipatu zuen, eta plaka bat eman zien Luis Miguel eta Pedro Lakar anaiei.

Legasako Arotxa jatetxearekin batera, Iruñeko Europa, Rodero eta Alhambra, Agoizko Beti Jai, Gorraizko Castillo de Gorraiz, Urdanizko El Molino, Tafallako Túbal, Tuterako Treintaitrés eta Cintruénigoko Maher jatetxeetan eskainiko dituzte jardunaldi hauetako menuak, 40 eta 50 euro arteko prezioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun