Hauteskundeak 2015

Batzorde gestoreko kideak izendatu dituzte Legasako kontzejuan

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 24a, 09:54

David Andresena Ariztegi, Aitor Zelaieta Mikelarena, Joseba Etxepare Garziarena eta Asier Hernandorena Lizasok osatzen dute gestorea.

Joan den maiatzeko hauteskundeetan ez hautagairik aurkeztu Legasako kontzejurako, ezta sei hilabeteren buruan egin zen bigarren deialdian ere. Hala, hilabete honetan Nafarroako Gobernuak batzorde gestore bat izendatu du. David Andresena Ariztegi, Aitor Zelaieta Mikelarena, Joseba Etxepare Garziarena eta Asier Hernandorena Lizasok osatzen dute gestorea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun