Antxitoneako paleta goma txapelketako finalerdietako protagonistak erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 16a, 12:39

Garmendia eta Argaratek alde batetik eta Etxenike eta Baylonek, bertzetik, lortu dute lehen mailako final erdietarako txartela.

Lehen eta bigarren mailako azken final laurdenak jokatu dituzte asteburuan 

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da. Maiatzaren 6an jokatu ziren lehen final laurdenetako kanporaketak eta larunbat honetan azkenak, bai lehen eta bigarren mailan.  Gisa honetara, final erdietako progonista zein izanen diren ere erabaki da. Hasiera batean larunbat honetan jokatzekoak dira final erdiak, baina pilotari batzuk min hartuak daudela eta, gertatzen ahal da gibeleratzea ere.

 

Maiatzaren 13ko final laurdenetako emaitzak

2. mailan: Goñi eta Urrutiak, 40-Bengoetxea eta Cebrianek, 27

2. mailan: Bidegain eta Sansiñenak, 40-Olabe eta Tranchek, 37

1. mailan: Etxenike eta Baylonek, 40-Garaikoetxea eta Apeztegiak, 28

1. mailan: Legarrea eta Garbalenak, 26-Galarregi eta Argarate A.k, 40

 

Finalerdiak

Gisa honetara, hauek izanen dira final erdietako gurutzamenduak:

2. Mailan, Goñi eta Urrutia-Oskariz eta Etxeberria

2. Mailan, Bidegain eta Sansiñena-Elizalde eta Alberro 

1. Mailan, Etxenike eta Baylon-Galarregi eta Argarate A. 

1. Mailan, Huarte eta Iñarrea-Garmendia eta Argarate M.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun