Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Elizondon izanen dira maiatzaren 6an

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 5a, 10:48

Korrikaren lekukoarekin etorriko dira pailazo ezagunak.

‘Tipi-tapa, Korrika!’ ikuskizuna eskainiko dute larunbatean 17:00etan Baztan udal pilotalekuan 

Maiatzaren 6an, larunbatean 17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Elizondo bisitatuko dute eta honakoan euskararen lekukoa eskuetan etorriko dira, Tipi-tapa, Korrika! ikuskizunarekin.  Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu du emanaldia.

 

Pailazo ezagunek, Korrika euskararen aldeko lasterketa omenduko dute Tipi-tapa, Korrika! ikuskizun berrian: «Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna».

Ikuskizuna arratsaldeko 5etan hasiko da Elizondoko frontoian eta sarrerak dagoeneko salgai daude toki hauetan: Elizondon (Axular, Intza eta Fantxike), Donezteben (Cafe ostatua), Sunbillan (Bustitz), Beran (Errekalde) eta Lesakan (Haizea). Egunean berean, leihatilan (ordu erdi lehenago zabalduko da).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun