Indar Gorriren aurkako kausan Urko Gartzia lekaroztarraren inputazioa artxibatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 27a, 09:15
Urko Gartzia lekaroztarraren eta Indar Gorriko bertze kideen atxiloketak salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten Elizondoko Gaztetxean.

Bertze hamar lagunekin batera libre gelditu da, baina bertze 21 epaituko dituzte

Indar Gorriren aurkako polizia operazioa egin zuten joan den urteko ilbeltzean eta Lekarozko Urko Gartzia zegoen atxilotuen artean. Orai, lekaroztarraren kontrako inputazioa artxibatu egin dute, baita bertze hamar inputazio ere. Halere, bertze 21 lagunek inputatuta segitzen dute eta epaiketa eginen zaie.

 

Bere garaian, batzarre informatiboak, elkarretaratzeak eta mobilizazioak egin zituzten Elizondoko Gaztetxe inguruan Urko Gartziaren eta afera honetan atxilotutakoen egoeraz informatzeko eta atxiloketak gaitzesteko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun