Haurrendako antzerkia eskainiko dute apirilaren 26an Elizondoko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 25a, 17:07
Beldartxo jatunaren istorioa taularatuko du Didau antzerki faktoriak.

Didau antzerki faktoriaren ‘Beldartxo jatuna’ ikusgai izanen da  asteazkenean 17:00etatik aitzinera

Liburuaren Eguneko ospakizunen baitan, Didau antzerki faktoriak Beldartxo Jatuna haurrendako antzerkia eskainiko du hilaren 26an, asteazkenean 17:00etan Baztango Herri Liburutegian, Elizondon. Udaleko Kultura Batzordeak antolatu du, hiru eta zortzi urte arteko haurrei zuzendutako ikuskizuna, Nafarroako Gobernuaren 2017 Arte eta Kulturaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun