Kartelaren neurria A3koa izanen da eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, eta horrekin batera, orri batean inprimatua. Euskarri digitalak lelo bat izanen du, eta lelo hori daraman gutunazal batean egilearen datuak idatzi beharko dira. Lanak Elizondoko Herriko Etxera bidali beharko dira ekainaren 2a baino lehen.
Elizondoko Herriko Etxea, Jaime Urrutia 4, 31700 Elizondo (Nafarroa).
Elizondoko Besta Batzordea izanen da epaimahaia eta ekainaren 9tik aitzinera jakinaraziko dute erabakia. Irabazleak 150 euro eta zikirorako bi txartel eskuratuko ditu. Abuztuaren 4tik aitzinera parte hartzaileek beren lanak berreskuratu ahal izanen dituzte antolatzaileekin harremanetan jarriz.