Pantxoa Bergara, batez ere Xabaltx goitizenez ezaguna, Lapurdiko Zuraiden jaio zen 1969an eta euskal abeslari, musika egile, olerkigile eta irrati-esataria da. Gaur egun Zugarramurdin bizi da.
1986an Mixurekin Ipar Haize pop-folk taldea sortu zuen eta 1989an taldea desegin zuten. Handik aurrera Xabaltxek bakarkako musika-ibilbideari ekin zion. 2016an karrikaratu du bakarkako bere seigarren diskoa, ‘Loreak askatu’.