Txanda ezberdinetan 50 bat lagun hurbildu ziren etxeko loreetarako edota baratzerako konpost eske eta bertan Udalak auzo konpostaguneen mantenimentuaz arduratzen den Tasubinsa enpresaren laguntza izan zuen. Giro ederrean joan zen banaketa ekitaldia. «Orain aterako diren lore ederren eta barazki goxoen esperoan gelditzen gara. Probatu beharko ditugu!».