erran.eus

Baztango Udaberriko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte apirilaren 9an

  Kirola  Baztan

Txaruta elkarteak antolatutako 27. edizioko azken partidak igande goizean jokatuko dituzte Elizondoko Baztan udal pilotalekuan eta Amaiurko Gure Ametsa pilotalekuan

Txaruta elkarteak 27. aldiz antolatutako Udaberriko txapelketako finalak apirilaren 9an jokatuko zituzten Elizondoko Baztan Udal pilotalekuan eta Amaiurko Gure Ametsa pilotalekuan. Denera 130 bikote aritu dira txapelketa honetan eta Abel Barriola izan zen sari banaketan, bertze behin bere gizatasun handia erakutsiz.

Baztango Udaberriko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte apirilaren 9an
Txarutaren Udaberriko txapelketako finalistak, antolatzaileak eta sariak banatu zituen Abel Barriola. Argazkia: Foto Zaldua | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Umeak A kategorian, Zigako Oier Prim eta Amaiurko Arkaitz Goienetxe 18-12 irabazi zieten Andoaingo Aimar Segurola eta Oihan Lanzetari.

Kimuak A kategorian, Lazkaoko Ugaitz Belauntzaran eta Iker Garciak 18-6 irabazi zieten Lesakako Oihan Etxeberria eta Zeanuriko Bingen Beitiari.

Haurrak A kategorian, Paz Zigandako Iker Ibarra eta Arai Murillok 18-15 irabazi zieten Arbizuko Ioritz Gorrotxategi eta Eñaut Goikoetxeari.

Kadete A mailan, Lekarozko Oier Ariztegi eta Elizondoko Axier Ballarenak 18-7 irabazi zieten Zizurko Diego Etxague eta Gaizka Agirreri.

Gazte mailan, Arbizuko bi bikoteren arteko finala jokatu zuten eta Urtzi Nazabal eta Jon Lazkozek 22-5 irabazi zieten Josu Olaetxea eta Mattin Petriati bertzetik.

Umeak B kategorian, Berako Eukeni Etxenike eta Martxel Salgadok 18-13 irabazizieten Ultzamako Markel Iribarren eta Markel Iturralderi.

Kimuak B kategorian, Oronozko Joel Garaikoetxea eta Lekarozko Jokin Salaburuk 18-8 irabazi zieten Elizondoko Ibai Iturregi eta Almandozko Iker Sagardiari.

Haurrak B kategorian, Hernaniko Jon Jara eta Unai Etxarrik 18-11 irabazi zieten Andoaingo Iker Uria eta Iñaki Urruzolari.

Kadete B mailan, Barañaingo Ruben Basterretxea eta Etxarriko Lopez de Zeriok 18-8 irabazi zieten Oberenako Mikel Otondo eta Zigako Aimar Prim-i.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa