Proiektu honetan Elizondoko Eskolako 2. mailako eta Baztan Ikastolako 4. mailako gelek parte hartuko dute, 34 haur, 2 maistra eta laguntzeko prest leudeken guraso guztiak.
Jarduera hezitzaile honen bitartez auzolana, elkar trukea, natura eta ingurugiroa, aitatxi-amatxien ezagutzak, hondakinen kudeaketa eta konposta, herriko azoka eta gure ingurune hurbilari loturiko bertze hainbat eduki pedagogiko interesgarri landuko dituzte.
Lehen ekintza apirilaren 6an, ortzegun goizeko 9:45an burutu dute bi gelak elkarrekin baratzera joan dira, bertan Baztango Udaleko zabor teknikariak konpostaren inguruko saio bat eman du, baratzearen banaketa egin dute eta merkatua ezagutzera joan dira. Hemendik aitzinera, gela bakoitza hamabortxean behin joanen da. Apirilaren 6an, bi gelen arteko hitzarmena sinatu dute, batak bertzearen baratzea zainduko du joaten ez diren aste horretan.