Baztango kaparetasunari buruzko solasaldia eskainiko dute apirilaren 7an

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 6a, 08:11
Baztango kaparetasuna izanen du hizpide Imizcoz irakasleak.

Jose Maria Imizcozek eskainiko du ortziralean 20:00etan Arizkunenean 

Kasino Elkarteak eta Etnografia Museoaren Elkarteak antolatuta, Baztango Haraneko historiari buruzko hitzaldi zikloaren baitan Baztango kaparetasuna: nobleziaren historia eta Baztango haraneko armarriak solasaldia eskainiko du Jose Maria Imizcozek apirilaren 7an, ortziralean 20:00etan Arizkunenean. Sarreran borondatez ematen dena Xauli elkartearen alde izanen dela ohartarazi dute.

 

Jose Maria Imizcoz Euskal Herriko Unibertsitateko historia modernoko irakaslea da. Parisko Sorbonako Unibertsitatean Baztango bailarako historiari buruzko doktoretza-tesia defendatu zuen eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde bat zuzentzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun