Lehen mailan, Edurne Argain eta Nuria Garate suertatu dira txapeldun eta bigarren mailan, Iera Agirre eta Belen Agerrebere
Apirilaren 1ean jokatu dituzte Elizondoko Baztan udal pilotalekuan emakumezkoen zazpigarren frontenis txapelketako finalak. Lehen mailan, Iruritako Edurne Argain eta Nuria Garate suertatu dira txapeldun, finalean Enara Lasarte eta Oihana Bergarari irabazita. Bigarren mailan, Iera Agirre eta Belen Agerrebere izan dira txapeldun, finalean Belen Cebrian eta Ainara Urrizari irabazita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.