Antxitonea trinketeko pala txapelketan jardunaldi berri bat jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 28a, 07:24

29 bikote ari dira, 11 lehen mailan eta 28 bigarren mailan

Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketako jardunaldi berri bat jokatu dute martxoaren 25ean. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

 

Jardunaldiko emaitzak

Martxoaren 25ean, larunbatean jokatu dute zazpigarren jardunaldia, goiz eta arratsaldez. Hauek izan ziren emaitzak:

Mitxelena eta Jaenek, 32 - Oskariz eta Etxeberriak, 40 (2. Mailakoa)

Gamio eta Arizmendik, 40 – Goienetxe eta Lertxundik, 31 (2. Mailakoa)

Etxenike eta Baylonek, 40 – Plaza eta Etxenikek, 34 (1. Mailakoa)

Arraztoa eta Ballarenak, 34 - Galarregi eta Argaratek, 40 (1. Mailakoa)

Huarte eta Iñarreak, 40 – Urtxegi eta Barberenak, 37 (1. Mailakoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun