Gaur egun 40 bazkide dituen peñako presidente den Joselu Perezek aipatu zuenez, «peña hau ez da Osasunazalea bakarrik, Martinzalea ere bada».
Martin Monreal entrenatzaile ohia ohorezko bazkide egin dute
Osasuna futbol taldeko zaleak biltzen dituen Baztango Gorriek peñak 15 urte bete berri ditu eta aitzaki horrekin, Martin Monreal entrenatzaile ohia ohorezko bazkide izendatu zuten eta peñaren kamixeta eman zioten opari. Martin ere ez zen esku hutsik etorri eta Osasunak Gironan lehen mailara igaitea lortu zuenean bi peñakiderekin ateratako argazkia ekarri zuen opari.
Gaur egun 40 bazkide dituen peñako presidente den Joselu Perezek aipatu zuenez, «peña hau ez da Osasunazalea bakarrik, Martinzalea ere bada».
2017 mar 27 Baztan
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.