Nafarroako Herri Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia jokatu dute Altsasun

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 21a, 10:48
Basaburuko tiralariak sasoiko daude aurten ere. Argazkian, iazko kadete mailako Nafarroako lauko txapelketan.

Basaburuako infantil eta kadeteak sokatiran nagusitu ziren

Igandean Nafarroako Herri Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia jokatu zen Altsasun igandean. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. Basaburua, BRT Menditarrak eta Igantziko taldeek osatzen dute eskualdeko ordezkaritza.

 

KONBINATUKO SAILKAPENAK

Kimu mailako Proba Konbinatuanbost multzotan banaturik aritu ziren. Lau jardunalldi eta finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute. Emaitzak:

1. Andra Mari 4, 6:39.93

2. Andra Mari 1, 6:47.16    

3. Andra Mari 3, 6:48.19  

4. Berriozar A, 6:49.39         

5. Andra Mari 2, 6:51.91

6. Andra Mari 5, 6:59.76

7. Iñigo Aritza 2, 7:00.66            

8. Igantzi B, 7:01.79

9. Andra Mari 7, 7:02.33

10. BRT Menditarrak, 7:08.01

11. Andra Mari 6, 7:09.50

12. Antsoain, 7:15.97

13. Basaburua, 7:19.69

14. Berriozar B, 7:20.11

15. Iñigo Aritza 1, 7:21.31

16. Artzanegi, 7:21.97

17. Ezkaba, 7:23.75

18. Igantzi A, 7:30.60

19. Iñigo Aritza 3,  7:32.02                                              

           

Haur mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren. Lau jardunalldi eta finala jokatuko dira. Jardunaldietako denborak batuta, denborarik onena lortzen duten lau taldeek finalerako txartela lortuko dute. Emaitzak:

1. Iñigo Aritza, 8:54.22

2. Andra Mari 2, 9:09.66            

3. Araxes, 9:11.81            

4. Andra Mari 3, 9:19.44

5. Berriozar C, 9:24.00

6. Basaburua, 9:33.87

7. Berriozar A, 9:39.03

8. BRT Menditarrak, 9:50.44

9. Andra Mari 1, 10:01.04

10. Artzanegi, 10:59.63

11. Berriozar B, 12:07.76

12. Antsoain, 12:19.09 

 

Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakar batean ari dira, liga sisteman. Emaitzak:

1. Araberri, 9:58.68            

2. Basaburua, 10:10.02 

3. Andra Mari 1, 11:06.66           

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK:

HAUR MAILA (480 KG)

A multzoa                            

Basaburua (5 puntu)                                     

Andra Mari 3 (3,5 puntu)                   

Berriozar B (3,5 puntu)                   

Antsoain (2 puntu)                   

Berriozar A (Puntu 1)                     

 

B multzoa

Iñigo Aritza (5 puntu) 

Andra Mari 2 (4 puntu)

Andra Mari 1 (3 puntu)

Araxes  (1,5 puntu)

Berriozar C (1,5 puntu)

 

Lau jardunaldi eta finala jokatuko dira. Bi multzotan banaturik hartuko dute parte eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finala jokatuko dute.

           

KADETE MAILA (540 KG)

Basaburua (3 puntu)                                         

Araberri (1,5 puntu)

Andra Mari 1 (1,5 puntu)                               

                                                                                                        

Laugarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 26, jokatuko da Berriozarren goizeko 11etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun