Korrika kulturala Kike Amonarrizen solasaldiarekin abiatuko da Baztanen

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 16a, 13:02
Kike Amonarrizek Baztango euskararen egoerari buruz hausnartuko du.

Baztango euskarari buruzko solasaldia eskainiko du ortziralean Arizkunenean

Euskara bidegurutzean Baztanen: erabili edo baztertu? hitzaldia eskainiko du Kike Amunarrizek martxoaren 17an, ortziralean 19:00etan Arizkunenean, Baztandarren Bil­tzarra elkarteak antolatuta. Korrika Kulturaleko lehen ekitaldia izanen da. 

Martxoaren 18an Korrika besta ospatuko da eta ekitaldiak izanen dira egun osoan (bizikleta-martxa, bazkaria, bertso-poteoa, kontzertuak…).

Martxoaren 25ean, Haurren Eguna, goizeko 10etan hasita Elizondoko pilotalekuan. Hemen ere, jolasak, ginkana, aurpegi margoketa eta aise gehiago izanen da.

Apirilaren 3an Korrikari ongi etorria  erakainiko zaio arratsaldeko 4etan Izpegiko lepoan. Musika, dantzak, bertsoak eta bertze animazioa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun