Zumba fitness, Zin, Elizondoko herria eta Baztango Udalaren laguntzaz antolatutako ekitaldira sartzeko 6 euro ordaindu beharko dute helduek eta 3 euro haurrek.
Larunbat arratsaldeko 5etan eginen dute Baztan udal pilotalekuan
Nafarroan minbizia duten haurrei laguntza ematen dien ADANO elkartearen aldeko zumba ekitaldi benefikoa eginen dute martxoaren 18an, larunbat arratsaldeko 5etan Elizondoko frontoian, Jaione eta Joneren eskutik. Haurren minbiziaren aurkako zumba ekitaldiaz gain, funkyko ikasleek show-a ere eskainiko dute eta zumbako 10 kamiseta zozketatuko dituzte.
Zumba fitness, Zin, Elizondoko herria eta Baztango Udalaren laguntzaz antolatutako ekitaldira sartzeko 6 euro ordaindu beharko dute helduek eta 3 euro haurrek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.