Antxitonea trinketeko pala txapelketan jardunaldi berri bat jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 14a, 07:37

Lehen eta bigarren mailako txapelketetako partidak jokatzen dituzte larunbatero.

29 bikote ari dira, 11 lehen mailan eta 28 bigarren mailan

Elizondoko Antxitonea trinketeko pala txapelketako jardunaldi berri bat jokatu dute martxoaren 11n. Guztira 29 bikotek eman dute aurten izena txapelketan parte hartzeko, 11k lehen mailan eta 28k bigarren mailan. Apirila bitarte ariko dira lehen fasean eta finalak maiatzaren azken aste hondarrerako iragarri dituzte.

 

Bosgarren jardunaldiko emaitzak

Martxoaren 11n, larunbatean jokatu dute bosgarren jardunaldia, goiz eta arratsaldez. Hauek izan ziren emaitzak:

Goñi eta Urrutiak, 40; Perotxena eta Urtxegik, 20 (2. Mailakoa)

Olabe eta Trantxek, 40; Barberena eta Alzugaraik, 27 (2. Mailakoa)

Oskariz eta Mujikak, 40; Etxenike eta Baylonek, 35 (1. Mailakoa)

Iantzi eta Asier Gamiok, 40; San Jose eta Amianok, 13 (2. Mailakoa)

Bidegain eta Sansiñenak, 40; Otero eta Legarreak, 19 (2. Mailakoa)

Arraztoa eta Ballarenak, 30; Ruiz eta Jaenek, 40 (1. Mailakoa)

Garmendia eta Argaratek, 40; Plaza eta Etxenikek, 23 (1. Mailakoa)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun