Hizkuntza gutxituak kantuz solasaldia eskainiko dute abenduaren 8an Elizondon

Maya, nahuatl, kitxua, maia kakchiquel eta nola ez, euskaraz ere solas egin eta kantatuko dute

Hizkuntza gutxiak kantuz solasaldia eskainiko dute abenduaren 8an, ortzegunean 19:00etan Arizkunenean, Baztango Udalak eta Garabide elkarteak antolatuta.

Solasaldi kantatua, hainbat hizkuntza gutxituren komunitateko kideen artekoa izango da. Honako hauek hartuko dute parte: Yukatango Maya hizkuntzan: Isaac Carrillo Can, Mexikotik; Nahuatl hizkuntzan: Gabriel Vazquez Chavez, Mexikotik; Kitxua hizkuntzan: Saraguro Intiraimi Cartuche, Ekuadorretik; Maia kakchiquel hizkuntzan: Alba Velasquez de Calel, Guatemalatik; Euskaraz: Xabi Maia eta Alazne Untxalo bertsolariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun