Joanes Ilarregik jantzi du VII. Mariano Izeta sariketako txapela

Xorroxin irratia 2016ko aza. 20a, 14:05

Leitzarrarekin batera, Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Iker Gorosterrazu aritu ziren ortziraleko finalean.

Joanes Ilarregik irabazi du VII.n Mariano Izeta Bertso Sariketa.Joan den ortziralean,Elizondoko Kortarixar Jatetxean jokatu zen finala eta bertan 4 bertsolari gazte aritu ziren: Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu, Joanes Ilarregi eta Patxi Castillo

Afal ondotik jokatu zen saioa.Bertan ziren 40 bat afaltiarrak ezik, izan zen afal ondotik saioa ikustera hurbildu zenik ere eta giro ederrean joan zen finala.

Hamairuna bertso bota ondotik gazteena izan zen nagusi:Joanes Ilarregik 219 puntu eskuratu zituen. Bigarren postuan, iaz Xalto Sariketa irabazi zuen Alazne Untxalo Iturendarra sailkatu zen 205 punturekin.3. postua Patxi Castillo Beratarrarentzat izan zen 199,5 punturekin eta 4.Iker Gorosterrazu Iturendarra 192,5 punturekin.

Fernando Anbustegik egin zituen gai jartzaile lanak eta Jon Abril,Saioa Mitxelena eta Izaro Mitxelena aritu ziren epaile lanetan

Joana Mari Izeta, Mariano Izeta zenaren alabak jauntzi zion txapeldunari txapela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun