Batetik, musikari gazte hauei askatasunez beren lana erakusteko aukera eman nahi zaie, eta bertzetik, udan bailara bisitatzen duten pertsona guztiek Baztango txoko polit batzuk ezagutzeko bertze arrazoi bat gehiago eskaini nahi zaie. Ildo horretatik aurten Erratzu, Amaiur eta Elizondo herriak aukeratu dira eta musika emanaldietarako kale musikari formatua aukeratu da.
Karrikaldian pieza instrumentalak eta abestuak entzunen dira, batzuk bertsioak eta bertze batzuk obra propioak izanen direlarik.
Aurtengo parte-hartzaileak hauek izanen dira:
- Ainara Aginaga, Elizondokoa
- Miren Ballarena, Iruritakoa
- Xabi Gaztelu, Oronozkoa
- Ion Maiordomo, Elizondokoa
- Enara Arregi, Azpilkuetakoa
- Olaia Inziarte, Oronozkoa
Egitaraua
Abuztuaren 4a, ortzeguna
Erratzu (Herriko Plaza) 19:00-21:00
1. Olaia Inziarte + Ion Maiordomo
2. Ainara Aginaga + Miren Ballarena
3. Olaia Inziarte + Xabi Gaztelu
Abuztuaren 5ean, ortziralea
Amaiur (Herriko Plaza)
1. Olaia Inziarte + Ion Maiordomo
2. Enara Arregi
3. Olaia Inziarte + Xabi Gaztelu
Abuztuaren 6an, larunbata
Elizondo (Ciga margolariaren Plaza)
1. Ainara Aginaga+ Miren Ballarena
2. Olaia Inziarte + Ion Maiordomo
3. Enara Arregi
4. Olaia Inziarte+ Xabi Gaztelu
Karrikaldia programaren antolatzailea Baztango Udala da eta Erratzu, Amaiur eta Elizondoko herrien eta Bertan elkartearen laguntza izan du.