erran.eus

Aurtengo denboraldian inoiz baino baserritar eta azienda buru gehiagok erabiliko dute Erdiz

  Ekonomia  Baztan

Lizartzuko, Belateko eta Erdizeko Baztango herri-bazkalekuen udako denboraldia duela gutti hasi zen

Urtero bezala Baztango herri-bazkalekuetako udako denboraldia maiatzaren 9an Lizartzun eta maiatzaren 31n Erdiz eta Belaten hasi zen eta, azkeneko urte hauetako bideari jarraikiz Erdiz erabiliko duten baserritarren eta azienden kopuruak goiti egin du. Aurten 106 baserritarrek erabiliko dute Erdiz eta behi-buruak, 550 denera, Erdizen alatuko dituzte.

Aurtengo denboraldian inoiz baino baserritar eta azienda buru gehiagok erabiliko dute Erdiz
Mila azienda buru baino gehiago sartu dituzte Lizartzu, Belate eta Erdizeko herri-bazkalekuetan. Artxiboko argazkia | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtero bezala Baztango herri-bazkalekuetako udako denboraldia maiatzaren 9an Lizartzun eta maiatzaren 31n Erdiz eta Belaten hasi zen eta, azkeneko urte hauetako bideari jarraikiz Erdiz erabiliko duten baserritarren eta azienden kopuruak goiti egin du. Aurten 106 baserritarrek erabiliko dute Erdiz eta behi-buruak, 550 denera, Erdizen alatuko dituzte.

Azken hamarkadetako datu hoberenak izan dira, iazko datuekin alderatuta 6 baserritar gehiago eta 50 behi buru gehiago. Gainera, aurten, lau zezen sartu dituzte. Datuek, bertze behin, Erdizeko bazkalekuak nekazaritzarako duen balioa agerian uzten dute.

Erdizekoarekin batera Lizartzun eta Belaten ere udako denboraldia hasi berri dute; bazkaleku horiei buruz iazko datu bertsuak dira. Lehenengorat 18 baserritarrek beren aziendak eraman dituzte denera 60 behi, 85 behor eta 200 ardi buru. Bigarrenerat, Belaterat, 25 baserritarrek 215 behi buru eraman dituzte eta bi zezen sartu.

Herri-bazkalekuek Baztango ekonomian duten garrantzia ikusirik, Udalak, aurten ere, bazkalekuak hobetzeko erabiltzaileekin bilerak egin eta inguru horietan hainbat hobekuntza egin ditu. Modu horretan Erdizen Artesiagako korlerako bidea hormigoizatu da, korlean zahorra bota eta askak errepasatu dira. Hiru bazkalekuetan ongarri ekologikoa hedatu da.

Bertzalde, Belate erabiltzen duten baserritarrekin hala erabakirik Belateko zohikaztegiaren iskindegia berritu da, askak errepasatu dira eta sasitza kentzeko lanak ere egin dira.

Hobekuntza lan horiek egiteko 15.000 euro erabili dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa