Erreka bazterrak egokitu dituzte urritasuna duten langileek

TTIPI-TTAPA 2013ko api. 18a, 11:18

Aitor AROTZENA

Elizondoko Giltxaurdiko meandroan errekaren bi bazterrak ingurumen eta paisaia aldetik egokitu ditu Tasubinsako Zerbitzuen atalak. Zazpi langile aritu dira lan honetan, bortz urritasunen bat dutenak eta bi monitore. Gehien bat, meandroa zaborrez eta sasiz garbitu, landaredi arrotza kendu eta bertako zuhai­tzak eta landareak sartu dituzte. Ekimena, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak bultzatu du, Ganasa enpresa publikoaren bitartez eta La Caixaren Gizarte Ekintzaren finantziazioarekin. Lanean aritu diren Tasubinsako zazpi langileak berdeguneen egoki­tzapen lanetan espezialduak daude eta gisa honetako hainbat lan egin dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun