erran.eus

'Krisiari herritik buelta emanez' solasaldia gaur Elizondon

  Ekonomia  Elizondo

Sakanako ekonomia berregituratzeko esperientzia azalduko du Joseba Garmendiak

Arizkunenean arratsaldeko 19:00etatik aitzinera, Joseba Garmendiak Sakanako ekonomia berregituratzeko helburua duen esperientzia azalduko du. Garmendia, EHUko ekonomia irakaslea eta Sakantzen sareko kidea da.

Soziekonomiako herri bilguneak antolatuta, ekonomiari buruzko hitzaldia izanen da urtarrilaren 17an, ortzegunean. Arizkunenean arratsaldeko 19:00etan egin dute hitzordua. 'Krisiari herritik buelta emanez' izenburupean, Joseba Garmendiak Sakanako ekonomia berregituratzeko helburua duen esperientzia azalduko du.

Garmendia, EHUko ekonomia irakaslea eta Sakantzen sareko kidea da. Berak azaltzen duenez, "Sakanako indar-guneetan oinarrituz eta gizartearen indar endogenoak aktibatuz, giza-garapen iraunkorrerako norabidean jarduera ekonomiko berriak eta lanpostu berriak sortzea» posible da. Horretan ari dira Sakantzen elkartean «garapen komunitarioko esperientzia irekia» eraikiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa