Orotara, 8100 euro banatuko ditu Baztango Udalak talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteen artean. Aurrekontuak onartu berri dituzte eta horren arabera zortzi izanen dira onuradunak: Bide Lagun, Eguzkilore, Xauli, Anasaps-Dizdira, Elikagai Bankua, Anfas, Afina eta Itsusi.
| Onuradunak | Portzentaia | Diru laguntza |
| Bide Lagun | %23 | 1.863 € |
| Eguzkilorea | %17 | 1.377 € |
| Xauli | %15 | 1.215 € |
| Anasaps-Dizdira | %13 | 1.053 € |
| Elikagai Bankua | %11 | 891 € |
| Anfas | %9 | 729 € |
| Afina | %7 | 567 € |
| Itsusi | %5 | 405 € |