Apirilaren 11n bildu zen Elizondon aurtengo Baztandarren Biltzarra iragartzeko Kartel Lehiaketaren epaimahaia. Aitzitik, ez zuten kartelik hautatu. Aurtengo edizioa berezia izan da, lehendabiziko aldiz, kartelik ez aukeratzea erabaki baitu epaimahaiak.
Juan Angel Perotxenak enkarguz egina
Horregatik, elkartearen azken logotipoaren moldaketa egin duen Juan Angel Perotxena Urangari enkargatu zioten kartela. Honek egin du bere lana dagoeneko, eta irudian ageri den horixe bera da 2008ko Baztandarren Biltzarra iragartzen duen afitxa. Kolore desberdinetako bertsioak editatzeko asmoa dutela iragarri dute elkartetik.
Epaimahaia
Bertzalde, aipatu, bortz lagunek osatu zutela epaimahaia: Siscu Simon (diseinugile profesionala eta iazko edizoaren irabazlea), Itziar Mena (diseinugilea eta argazkilari profesionala), Ana Larruy, (Arte Ederretan lizentziaduna eta kultur dinamizatzailea), Maider Nabarro eta Jexux Baylon (Baztandarren Biltzarra Elkarteko marketing arduradunak).