Zinegoak jaialdiko LGTBIQ+ film laburrak proiektatuko dituzte maiatzaren 16an Arizkunen

Ttipi-Ttapa mai 10, 19:15 Baztan   Arizkun

LGTBIQ+fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Udalak eta Zinegoak jaialdiak film laburren proiekzioa antolatu dute heldu den ortzegunean, Arizkungo Medikuaren Etxean 18:30ean. Azaldu dutenez, «inklusioa, aniztasuna eta arte zinematografikoa aldarrikatzea» du helburu eta «komunitatearen esentzia atzematen duten lanen aukeraketa» egin dute proiekziorako.

579 langabetu zeuden apiril hondarrean Doneztebeko enplegu bulegoan izena emanak

Ttipi-Ttapa mai 08 Mendialdea

Martxoan baino hamar guttiago dira

579 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak apiril hondarrean, martxoan baino hamar guttiago. Langabetu gehien duen zerbitzuen arloan hamar langabetu guttiago daude apirilean (429). Industria arloan, aldiz, hiru langabetu gehiago zeuden apiril hondarrean (83) eta eraikuntza arloan mantendu da langabetu kopurua (30). Nekazaritza-abeltzaintza arloan, berriz, bi langabetu gehiago zeuden (12). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean bortz langabetu guttiago zeuden (25). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.