Baztango gaiteroek piztu dute Iruritako bestetako suziria
Bestak 2024

Ttipi-Ttapa mai 09, 12:30 Baztan   Irurita

Mikel Ortega izan zen txupinazoa bota zuena eta igandera bitarte ospatuko dituzte Salbatore bestak

Ohi bezala, Iruritak hasi du eskualdeko besten egitaraua. Maiatzaren 8an, asteazken eguerdian piztu zuten lehen suziria Baztango gaiteroek, Mikel Ortegaren eskutik, bestei hasmenta emanez. Hogei urte baino gehiago ditu Baztango Gaiteroak taldeak Iruritako Salbatore bestetan eta hori eskertu nahi izan zieten. Argazkiak: Ondikol

Udaberriko erremonte txapelketak iruritarren arteko lehia eramanen du Iruritara maiatzaren 9an

Ttipi-Ttapa mai 08, 13:00 Baztan   Irurita

Sagaseta eta Iturregi aurrez aurre izanen dira aitzineko koadroetan, Ion eta Otano lagun dituztela, eta jaialdia esku pilotako profesionalen arteko partida batekin hasiko da ortzegunean 18:00etan Aranabian

Euskal Jai erremonte fundazioak antolatutako Udaberriko erremonte txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 9an Iruritako Aranabia pilotalekuan, herriko besten barrenean. Gainera, Irurita bertako bi erremontista profesional berriren arteko lehia ikusteko aukera emanen du. Jon Sagaseta iruritarra eta Ion, Xuban Iturregi iruritarraren eta Otanoren kontra ariko dira.


Egurra eta harriarekin egindako etxeak
URBALLO-ERAIKUNTZAK

Egurra eta harriarekin egindako etxeak

Zaharberritzeak
OTEIZA ARKITEKTUAK

Zaharberritzeak

8 lagunendako taxia
MOXTO TAXIA

8 lagunendako taxia

Egur mota guztiak, habeak, soliboak...
MADERAS GOMEN

Egur mota guztiak, habeak, soliboak...

Txokolateak eta kremak
ARKUPE GOZOTEGIA Irurita

Txokolateak eta kremak