api 26, 17:00 Leitzaldea Leitza
Haurrak naturara hurbiltzeko asmoz, Magaletik Amalurrera proiektua jarri dute martxan Leitzako Itzaire Haur Eskolan. Eguraldia edozein delarik ere, kanpora atera dira eta hamabostean behin autobusa hartu eta basora joan dira. Prozesu guztia dokumentatu dute eta argazkiekin erakusketa jarri zuten ikusgai apirilaren 9tik 13ra eta proiektuaren jendaurreko aurkezpena egin zuten apirilaren 17an. Itzaireko hezitzaileek «bihotzez eskertu» nahi diete herritarrei egindako harrera beroa.
api 26, 08:00
Errekaren lauko finalaz eta BRT Menditarrak taldearen txapeldunen lehen kanporaketaz gain, futbol taldeek ere beraien helburuak betetzeko partida garrantzitsuak izanen dituzte
Apirileko azken asteburua garrantzitsua izanen da eskualdeko kirol talde aunitzentzat. Eskubaloian Errekako gizonezkoek Lekunberrin jokatuko duten lauko finala eta errugbian, BRT Menditarrak taldeak Lekarozen jokatuko duen txapeldunen play-offeko lehenbiziko kanporaketako joanekoak izanen dira partidarik garrantzitsuenak. Futbolean, Gure Txokoak Gipuzkoako gorengoen mailara igotzeko borrokan partida garrantzitsua izanen du igandean Beran eta Beti Gazteko gizonezkoek maila mantentzeko lehian segitzeko larunbatean Lesakan. Gizonezkoen bertze futbol taldeek etxetik kanpo jokatuko dute eta Beti Gazteko emakumeek etxean igandean. Sarako Izarrako emakumeek ere Animainean jokatuko dute larunbat arratsaldean.
Dietetika eta elikadura
Leitzako Garbigunea
Balkoietako barandak
Donostiako bulegoko bilera gela
Garbigune mugikorra