Haira Aizpurua saratarra Hernandorena bertso sariketako finalean ariko da kantuan Senperen

Ttipi-Ttapa mai 09, 14:00 Xareta   Senpere

Larunbatean, maitzaren 11n jokatuko dute Senpereko Larraldea Etxean Hernandorena bertsolari gazteen sariketaren finala. Saioa 19:00etan izanen da eta eskualdeko ordezkari bakarra ariko da kantuan: Haira Aizpurua Ibargarai saratarra.

Herri Urrats ospatuko dute igandean Senpereko aintziran

Ttipi-Ttapa mai 08, 12:00 Xareta   Senpere

Igandean, maiatzaren 12an, ospatuko dute Herri Urrats Iparraldeko ikastolen aldeko besta 'Ortzadarra' lelopean. Egun guzirako egitaraua antolatu dute eta bilduko duten dirua Beskoitzen ikastola berri bat egiteko erabiliko dute.